BCCCAP00000000000000000001789
itunak emen. Biak berdin-berdiñak dira. .Txunditua nago, baiña zoriontsua naiz. Besteak kopetillun geratu ziran. Baiña, txartel aiek ikusitakoan, sinistu zuten. Nolako asmoak zituen gurasoei adierazi zien nagusiak. Aien berri ta aolkurik entzun gabe etzuen ezer egin nai. Ezkontzeko asmoak zituela adierazi zienean, ala galdetu zioten: - Eta nor dek andregai ori? - Zuek ekarri zenduten Martina, neskatxa eder ura. - Kontuz, seme! Ondo ezagutu al dek? - Bai; ondo alare, bi urte auetan. Martin txikia- ren ama ere bera da. - Nola, oraindik gaztetxo bat dek ura ta? Kontatu zizkien aren ixtilluak, eta bien txartelak erakutsi. - Etzegok zalantzarik. Ango estuasun artatik alaba atera genduen orduan. Senar-emazte zaarrak, biak lantegira joan ziran. Zorionak eman zizkioten Martinari. - Alaba zaitugu orduan. - Bai, jaun-andreak, bai. Beti igesi ibili naiz, baiña uste det oraingoan asmatu detala. 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz