BCCCAP00000000000000000001789
- Ez dizut dote aundirik emango. - Eta zuk eta semeak ez dezute balio? - Len ere ori zurea da. Torizu nere txartela ere, zurearen berdiña, aiei erakusteko. Ez dago noski zalantzarik. - Ez, Martina, ez. Nagusia zoriontsu etxera joan zan. Neskak, berriz, arritua, lanean jardun zuen, bere semetxoa ondoan jolasean zebillela. Semea erosi ta eraman zioten; eta, munduari ia buelta osoa eman ondoren, berak arkitu zuen ama. Nagusiak ere besteen zirikaldiak moztu nai zituen betiko. Etxean arrapatu zituen biak. Arpe– gian antz eman zioten alai zetorrela. - Berri onen batzuk badituzu. Kontentu zatoz. - Arri egiña nator, gure Martin txikia pakete egillearen semea dala jakinta. Txunditua utzi nau. - Nola liteke ori, ezkondu gabea da ta? Ez dizu nolanaiko ziria sartu. - Guk artu gendueneko agiri guziak emen dauzkat; eta, paperik ikusi gabe, dena asmatu dit. Aurrak amaren izen-abizenak daramazki: Martin Etxebeste. Ama-semeei arpegira begiratzen badio– zute, elkarren antz aundia daukate. Ni ez naiz, amari semea kenduta, beste batekin ezkonduko. - Eta nongoa da bera? - Euskaldun garbia, aurra andik ekarri gen- duen ta. - Oraindik ogei urte ez ditu izango, ta nork sinistu bear dio ori? - Jostundegitik etxera zetorrela, amalau urte bete berriekin, beartuta etorritako semea. Amak madarikatu egin ornen zuen orduan. Aurra Fraiso– ron utzita, geroztik iges ibilia da. Ona aren eta nere 156
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz