BCCCAP00000000000000000001789
- Erdiz-erdi dena asmatu dezu. Zoragarria au benetan neretzat! - Ni txunditua geratu naiz, nagusi jauna. Mun– duari ia buelta osoa emanta, ia lau urte eraman zidaten semearekin topo eginl - Mundua ezkero beste olakorik gertatu ote da gero? - Jainkoak badaki estutzen, itotzeraiño ez ordea. la bi urtean nere ondoan jolasean eduki detan semea ez det ezagutu. Badirudi berak usaia artzen zidala. - Egia, gaiñera. Berak billatu zaitu. Au ez balitz onera etortzen asi, etxe batean biziagatik etziñan sekulan konturatuko. - Orra Jainkoak gauzak nola antolatzen dituen. Bazirudien nagusia neskaren atzetik zebillela, eta berri orrekin zoriontsu geratu zan. Laster ixildu eraziko zituen amagiarrebaren zirikaldiak. - Len ere kontatu dizut, batek baiño geiagak esan didate, au nerekin ikustean: "Semea al dezu?" "Ez; nagusiarena da". "Zure antz aundia dauka, bada, orrek". Baiña nik zer pentsatu bear nuen? - Nik au erosi ta semetzat artua daukat. Orain, berriz, garbi agertu da zu zerala bere ama. Alargun bizi naizen ezkera, gu bian biziak bat egiteka ezeren eragozpenik bai al daga? - Zu nagusia zerala, ta ni zure langille arlatea. Nere aldetik ez daga besterik. - Arrazoi xinplea da ari, Martina. - Garbi aitartuka dizut: zu anera etortzen asi ziñanean, norabait iges egiteko asmaak artu nituen, alargundu ziñan arte. Orduantxe nere larriak pasa ziran, arren eskarmentua baneukan eta. - Bear diran konpanketak egin ta laster ezkan– duka gera. 155
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz