BCCCAP00000000000000000001789

Orduan neskak, lotsa guziak botata, bere ixti– lluen berri eman zion. - Ori egia aterako balitz, zoragarria izango litza- ke neretzat. - Neretzat ez gutxiago. - Kosta zaizu, baiña zaindu dezu zere burua. - Batek betiko eskarmentua sartu baizidan. - Txeetasun guzi oien berri ekartzen dituzten agiriak nerekin ditut. Aiek ikustean itzegingo degu. Martintxok zure antza daukala ez dago ukatzerik. - Nik aurtxoa utzi nuenean, neroni gaztetxoa izan arren, txartel bat utzi nuen aurrarekin batean, norena zan billatzen etzitezen ibili; eta aren berdiña nerekin daramat. Biak txundituta geratu ziran. Ama, berriz, segu– ru, berak an utzi zuen aurra besterik ezin zitekela izan Martín. Urrengo egunean berriro, bere amagiarrebari iges eginta, agiri aiek berekin zituela, an azaldu zan nagusia Martinarengana. - Egun on, Martina. - Baita zuri ere, nagusi jauna. - Andik ekarritako agiri guziak nerekin dakarzkit. - Zuk irakurri baiño len, dena asmatu baietz. - Zurea dala seguru zaude orduan. - Ezin liteke besterik izan. Olako egunean, illebete ta urtean jaio zan, nere aizpa Paularen etxean. -Alaxe da. - Urrengo egunean erriko elizan bataiatu zuten, olako apaizek eta Martín izenarekin. Joan Jose Etxebeste, nere anaia, eta Felisa Insausti, koiñata, zituen aitajaun eta amandre. Olako egunean utzi nuen eta iges egin, al nuen lekura. 154

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz