BCCCAP00000000000000000001789
- Badakit ondo erri xaar orren berri. Ni ere enda ortakoa naiz; andik natorrena, nere antziña– koak andik etorri ziran ta. Orduan, zu euskalduna zera? - Bai, jam~a. Ango baserri batekoa. - Oraintxe iru urte pasatxoak an izan giñan leku aiek ikusten eta aien ondorengoei bixita bat egitera, eta zoraturik geratu giñan. Illunabarrean baserri aiek ketan ikustean, nolako zarrasta egin zigun senar-emazteei! Gerok semerik ez ta andik ekarri genduen. Aurrean jolasean darabilkigun txiki ori angoa da. - Orduan, mutiltxo au ere euskalduna degu. - Bai. Gerok ez genduen ezkero, gure endakoa andik ekarria da. - Eta, noski, Fraisorotik artuko zenduten. - Ori da. Ordurako urte ta erdi bazituela esan ziguten. - Ni an bertakoa naiz. Amasa edo erderaz Billabona esaten diogun errikoa, baserri batean jaioa. Ezagun askoak ditut inguru aiek. Zuek aur oni Martin deitzen diozute. Andik dakarren izena al du? - Abizena nerea jarri genion; baiña izena angoa du. - Eta noiz ekarri zenduten? - Zergatik jakin nai zenduke txeetasun auen guzien berri? Neskaren arpegia pixar bat gorritu egin zan. - Zuk, Martina, badezu aitortzeko lotsa ematen dizun zerbait. - Mutil txiki eder au nerea ate dan; ori da guzia. Nere antza duela ere esan didate batek baiño geiagok. 153
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz