BCCCAP00000000000000000001789

Jainkoak estutzen gaitu A URRA il da etzan luzaroan bizi izan ama. Iru illebete baiño len joan zan semetxoaren ondora; eta nagusia alargun, bakarrik geratu, ezkondu aurretik bezela. Emaztearen aizpa ta bien ama geratu ziran etxean. Nagusia jota utzi zuen eriotz orrek. Ateetaraiño zoriona etorri ta etzan sukalderaiño sartu. Len zeu– kan pixarra kendu besterik ez. Etzeukan ezertarako umorerik. Baiña denborak dena lezake noski, ta eraso gaizto ori ere gainduko zuen, eta oraindik bizi naiaren poza biotzean piztu ere bai. Amaika zirika egiten zion lengo emaztearen amak. - Beti orrela bizi bear al dezu? Lengoa bukatu zan. Zure martxan jarraitzezkeroz, beste lagun baten bearrean zaude. Ezkondu zaitez, oraindik sasoirik onenean zaude ta. Agian, lengoak eman ez dizuna, besteak ekarriko lizuke. - Bai. Negozio oni jarraitzezkeroz, zerbait pen– tsatu bearko det. - Emen daukazu, oraindik ezkongai, lengoaren aizpa. - Ori ez da aski. Nai al du berak? 150

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz