BCCCAP00000000000000000001789
Mutil anka oker bat urbiltzen ornen zan aiekin itzegitera. Baiña neskak ezin beti ixilik egon. Bein zaarrenari aria eten zitzaion, ta: - Ola, tiltariya tilteken -ornen zion. - Toopilloa atela iyon -bigarrenak. - Ni, amak esan dictan bezela, itil-itilik negon -irugarrenak. - Zuek irurak itz totelak zerate -anka baldarrak. - I, beliz, antotela -irurak hatera bizi asko. Garai batean, jostunak ixkanbil ikaragarriak ateratzen zituzten karriketan, beren egun aipatu ortan. Kaleko jabe egiten ziran; baiña, mutillak lanetik etortzean, aldaketa gogorra egiten zitzaion jaiari. Auek tartean naastean, orduan asten ziran benetako jaiak. Txintxua bertsolariak bertso ,politak baditu auei jarriak. Zoritxarrez, ez dauzkat gogoan. Xenpelarrek ere bai, Albaka batengatik izenare– kin. Usai gozoko belar bat ornen zan au, orduan asko ipintzen zana noski. Jostunen egun batean, bada, mutillen batzuk autsi egin zioten kolkoan zeraman belar ori. Neskak, berriz, salatu eta iru mutilli pezeta bana kendu zie– ten multa, orregatik. Ordurako etzan gutxi. Albaka batengatik justiziangana, nork maitatu bear du orrelako dama? Aita kastellanoa, emengoa ama; azal ederra dezu Jainkoak emana, kopeteko barnizak bista badarama. 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz