BCCCAP00000000000000000001789
- Besteren aurrari musu ematea pekatu ote da? - Neska gazte ederregia ez bada ere orí. .. - Ederregirik bai al da mundu ontan? - Nor da, beraz, orí? - Gure langille bat, pakete egillea. Australitik nere gurasoak ekarri zuten, eta aitak eskatu zidan ea gure negozio ontan bazegoen arentzat lekurik. Baietz esan nion. Pakete egillea ezkondu berria zala. Eta emen artu nuen. Urtebete bederen bada– ramaki, eta etzait geroztik damutu. Oitura detanez, astero nere langilleekin itzegitea atsegin zait, jaki– ña, besteei bezela orri ere saria emanez. - Nondik du orrek aur au ezaguna? - Egun triste ontarako galdera txorrotxak ari zerate egiten. Espatsu bizi al zerate? Badakizute au etxean nola zebillen. Eta, ara joan zan batean, arri– tuta geratu nintzan, neska lanean ta aurra bere ondoan jolasean ikusi nuenean. "Nola etorri da aur au onera?" galdetu nion. Onela erantzun zidan: "Egun batzuk badira arratsaldero etortzen zaidala. Enbarazurik ez dit egiten; eta bialtzea, berriz, ez naiz ausartzen". "Au nere semea da" esan nion . "Biali egingo det orduan". "Ez. Beste aurra gaixo daukagu. Beraren ama ere ez ondo. Eta oni eder egiten ezin giñezke ari. Egun gaizto auek pasa arte beiñepein, eduki zazu". Mutiltxoa emendik ara joa– ten asia ez da nere errua. 149
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz