BCCCAP00000000000000000001789

tzan beren eginkizunetan, aingeru ura kanposantu– ra eramateko moldaketak egiten. Etxeko egoera triste ura ikusita, Martinari mal– koak asten zitzaizkion. Ontan, nonbaitik azaldu zan mutikoa, eta lasterka neskarengana etorri. Onek, besoan artu ta beti bezela muxu bat eman zion. - Arriturik begira jarri ziran iru emakumeak. Txuxenean amarengana joanta dolumiñak eskeiñi zizkionean, ala galdetu zion onek: - Ezagutzen al dezu aurtxo ori? - lru .bat illebete ezkeroztik bai. Arratsaldee- tan lantegira joaten zait, Nere artean ala nion: "Onek ere badik, bada, gaixoak bere naigabea". Eta maitasunez artzen nuen, nongoa zan ez jaki– ñagatik. Nagusia joan zan batean, ala esan zidan: berea zala, baiña ez bialtzeko. Geroztik arratsalde– ro ara joaten .da, , ..eta nik nere semetxo bat bezela artzen det. Iru emakume aiek nagusiaren lan ori etzuten ontzat artu. Arrotz batek zertan naasturik bai al zeukan? Alare, nagusiak agindu bazion ... Baiña neskatxa ederra eta eraskorra, zertan zebillen an? Martina izutu zan, ama ikusi zuenean. Urtua zegoen. Begizulo ugeldu aiekin, illa zeukaten aurrak berak baiño ere kolore txarragoak zeuzkan. Laster zan nagusia alargun. Bere legea bete zuenean, neska etxera joan zan. Baiña emakume aiek etzuten ango martxa ontzat eman. Neska gaztea ta ederregia iruditu zitzaien. Ez ote zeukan gero nagusia txoratua? Espaz bete ziran bí aizpak. Nagusia etorri zanean, asarre samar eraso ornen zioten. - Nor da neskatxa ori? Dolumiñak ematera eto– rri danean, mutiltxoa lasterka joan zaio, eta lotsa gutxirekin besoan artu ta musu eman dio. 148

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz