BCCCAP00000000000000000001789
- Ori bai tristea dala benetan. Naigabean laguntzen dizut, nagusi jauna. Baiña kontuz len esan dezun orrekin. - Eskerrík asko. Trístea da lan orí, baiña au ere etsigarria. - Alare ez artu etsípeník. Oraindik gaztea zera. Agian oíen utsuna beteko lizukenen bat azaldu lezaizuke. - Aolku ona da orí, Martina. Bitartean nere bíotza odoletan dago. - Eta zer du emazteak? Asko supritu noski gai– xoak. .. - Ori ere bai. Urte osoa daramaki orrela. Baiña ez da orregatik. Mínbízia dauka. Aurra jaio berrian nabarmendu zitzaíon. Sendagilleak díotenez, semea ere gaitz orrek berak eraman du. - Gaixoa! Zaindu ta etxeko garbítasunak egite– ko norbait ízango dezute? - Bai. Bere ama ta aizpa etorriak díra. Eskerrik asko. Badirudizu ortarako zere burua eskeintzen dezula. - Norbaiti on egin bear zaion lekuan, an ikusi– ko nauzu ni. - Beartzen bagera ere, gogoan edukitzekoa da ori. Itz oiek entzundakoan, Martinaren arpegia gorriztatu egin zan. Olaxe zebillen, bada, nagusia, atzera-aurreraka, norbaitekin bere biotza lasaitu nairik. Lanak bukatu zituenean, joan zan Martina bere benetako dolumiñak ematera. Nagusiak esandako iru emakumeak an arkitu zituen. Martina aurrean ikusi zutenean, zarrasta bizia egtn zuen iru andre aietan. Emaztea, arrunt eraria, aurtxo illaren aurrean ezin etsirik, negarrez. Besteak ara ta onera zebil- 147
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz