BCCCAP00000000000000000001789

itxaropenez, gure odolekoa bat bagenduela, ta orain, berriz, poliki-poliki iltzen ari dala ikusita. Jaio berrian, amaikatxoren aotik zorionak artu genituen. Atsegin ematen ziguten, besteak ere pozten zirala gurekin hatera. Orain, berriz, ori dena urtebete baiño len bukatzera dijoa. Edozer aitzaki aski det andik aldegiteko, eta barkatu onera etortzen naize– lako. Askotan, aurtxo au zure aurrean zoriontsu jolasten ikusteak benetan suspertzen nau. Izketaldi bat egin ta joango zan etxera. Baiña Martina asi zan kezkatzen, ez ote zan gero bere nagusia semearen aitzakitan beregatik etortzen; eta azkenean, zoritxarrez, andik ere iges egin bearko ote zuen, beldurrak ez ote ziteken iñon ere lasai bizi. la urte betean ez bizi ez il zeukaten aurtxoa, joan zitzaien zerura. Etxez kanpo lenengo ikasi zuena Martina izango zan. Negarrez aritutako begiak zekarzkien nagu– siak. Neskak laster antz eman zion berri kaxkarren bat bazekarrela. - Egun on, Martina, neretzako ez dago baiña. - Baita zuri ere, nagusi jauna. Eraria eta zurbil zatoz benetan. - Ez da arritzekoa. Aingerua joan zaigu zerura. Aspaldian etsiak bageunden ere, oker guziak ez dira orrekin bukatzen. - Oraindik okerragoak bai al dituzu? Orduan, ni ezik, zu ere Jainkoak zapaltzen zaitu. Maitasu– nak berekin dakar supritu bearra ere. - Nere burua garbitzeko ere, ez det oraintxe asko palta. - Kontuz, nagusi jauna. Ez zirikaldi ori ausnar– tzen ibili, nere larruan ori ederki ikasia daukat eta. - Nere etorkizuna ere illuna ikusten det, bada, emazteari ere iru illebeteko bizia ez diote ematen eta. 146

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz