BCCCAP00000000000000000001789
- Eta zer egin bear diogu beste semetzat ekarri– tako orri? - Emen ibiliko da; baiña ez da gurea, ta ezin nezake au aiña maite. - Baiña bai geixeago. Beso zabalik eskuetara datorkizu ta ez dezu artu nai izaten. Negarrez uzten dezu gaixoa. Supritzen ari da. Asi da etxetik iges egiten ere. Noiznai paketeak egiten dituen neska gazte arengana dijoa. Arek laster igerri dio aur onek baduela zerbait, eta maitasunez artzen du. Etxera– koan, eskutik artuta dakar. Musu bat eman ondo– ren, ala esaten dio, neronek entzuna: "Zoaz etxera, ama onuzkero zai edukiko dezu ta". - Zer egitea nai zenduke, bada? Nerea emen daukadan arte, besterenik ezin zait sartu. Au, gai– ñera, aula dator, eta kuidaro guziak eskax ditu. - Zerbait pentsatu bearko degu orduan, ea zer egin gentzaken ume onekin. - Emen aziko da; baiña orain ez degu orren bearrik. - Ortarako ekarri al genduen? Gure semetzako artuta gaiñera. Orduan ondo atsegiña izan zitzai– gun. Ez, ordea, supritzera ekartzeko. Bat-batean egin dan aldaketa onekin galdua dabil. Gaztetan maitasunik gabe azitako aur auek izaten dira gero gizon iltzaille ta lapurrak. Baiña amak berean jarraitu zuen. Ni, berriz, nai– gabetan: ain ume eder ta maitagarria izanik, ez duela amatzat zeukanak etxean ikusi nai. Orregatik, Martina, aur onek ez du olakorik merezi; eta, datorrenean, beti ar zazu maitasunez. - Eskerrik asko, nagusi jauna. Nerea balitz bezela maitatzen det. la ez baidu egun bat utsegi– ten. Eskolatik atera orduko emen det. Baiña ez nuen zurea zanik uste. 142
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz