BCCCAP00000000000000000001789
- Ez, jauna. Ni lanean ari naizen bitarte, bera or ibiliko da jolasean. Nagusiak ordurako Martina begi onez ikusten zuen . Langille ta garbia zan; gaztea, ederra eta goxoa benetan. Oraindik artaz beartuko ez ate zan gaiñera? Etxeko tristurak goibeltzen zuen benetan, eta garbi-garbi egiak esan zizkion: - Jolasean ikusten dezun aurtxo au ez da nere seme jatorra. Aur utzitakoa, ekarria da, guk ez gen– duela izango etsi ta gero. Eta, onek iru bat urte zituela, jaio zitzaigun gure odolekoa, lenengoa ta azkenekoa noski. Baiña oiñordekotza egiteko aski genduen bakarra. Jainkoak bestek ez daki nola ospatu genduen berri ori. Munduko diru guziak baiño naiago genduen olako bat. Gure bost langille– ei sari bikoitza eman genien, oiek ere guraso berrien zorionean parte artu zezaten. Ez genduen, bada, orduan seme ordeko onen bearrik. Zortzi urtean seme baten zai; eta etsi ta gero etortzeak alaitu giñun. Orduan, len esan dizut, ez genduen beste mutiltxo eder onen bearrik. Baiña alakotzat artu genduen eta maitatzera beartuak giñan . Denak zorionak ematen zizkiguten. Ama txoratua zegoen. Gure etxeko bizimodua asko aldatu zan orrekin. Erruki ditut aurrik gabeko senar-emazte– ak. Beti biak elkarri begira bizitzea aspergarria baita. Bagenduen, bada, aurtxo bat eta zerekin poz– tua. Gure odoleko semetxo orrekin poztu giñan gurasoak. Etzan, ordea, beste norbaitentzat onda etorri. Aurrean jolasean dabillen aurtxo orrek dena geldu zuen . Orduan asi zan orren kalbarioa. Au atzera utzita, maitasun guzia gure semearengana irauli zitzaion. Batez ere ama nabarmendu zan. Len losintxa ta musu artean zerabilkien aurra, lasterka besoetara zetorkiona, berea etzuelako etzion atsegi– ñik ematen. Utzi egiten zuen. An baizeukan bere– -berea, ainbeste urtean zai egonta etorri zitzaiguna. Askotan, aurtxoaz naigabetuta, esaten nion nik: 141
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz