BCCCAP00000000000000000001789

Etzeraman bere emazteari egia esateko asmorik. Gertatu zan bezela ez beiñepein. Onek, arriturik, ala galdetu ornen zion, gertatua ezin ulerturik: - Itxasora erortzeko. nola zenbiltzan, bada? - Egiajakin bai badezu. bota egin naute. - Eta ez dituzu salatu bear? - Zertarako? Nik ditut erru guziak; eta beldu- rrak nago, gaiñera, berak zabaldu ta berri parrega– rri au ez ote dan Gipuzkoa aldean jakingo. - Bai. Askok esango luteke: "Ai zer nolako inje– nieroa daukaten Donostian!" - Egia esango dizut, baiña etzazu parrik egin. Badakizu donostiarrak estropada galdu egin dutela -zion gizonak. - Mutil gazte oberik ez badaramate, bai berriz ere -emazteak. - Orixe, bada. Kaiara joan naiz emakumeak zirikatzera. Goxoak <laude! Lauren artean artu ta aidean itxasora bota naute. Emaztea algara gozoan así zan. - Ez al zenekien arrantzaleen berri? - Bai; baiña ez nuen uste emakumeak orren gaiztoak ziñatenik. Berdin gertatzen zan jostundegietan ere. Zer egin etzekiten mutil alperrak, ara urbiltzen zirane– an, berenak eta bost entzun gabe etzituzten utziko. Batasunean daukate indarra. Nork ez du entzun iru aizpa totel aien ipuia? Iru aizpa jostera joaten ziran, eta iruak totelak. Amak ixilik egoteko aolkua ematen zien; bestela, totelak zirala ezagutuko zituztela. Baiña berritxu xamarrak izaki. 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz