BCCCAP00000000000000000001789
- Emen bukatzen da zure txangoa. Oneraiño daukazu ordaindua. - Eta non nago? -galdetu zien. - Olako kaian. - Ameriketan noski? - Oraindik urruti <lago Ameriketa . - Nik ara joan nai nuke, bada. - Baiña geiago ordaindu gabe ez daukazu jarraitzerik. - Nik ez daukat, bada, xentimorik ere. - Orduan emen geratu bearko dezu. Malkoak asi zitzaizkion gure Martina gaixoari. Enkargatuak ertzaiñei abtxu txiki bat eman ta ura andik botatzeko asmoan zebiltzala, ontzian zijo– azen adiñeko senar-emazte batzuk oartu ziran nolako larriak zerabilzkien neskatxa arek, eta ertzaiñen esku geratzen bazan gaizki ibili bearko zuela; eta, arazo triste ura konpontzeko asmoan, enkargatuarengana joan ziran. - Zer egin bear diozute neska gaixo orri? - lxilka eta tranpiz joan nai duten guziei bezela, ertzaiñen eskuetan utzi. - Neskatxa au nonbaitik igesi dator , baiña ez dirudi gaixtoa danik. - Zuek egiten bazerate beraren jabe, eta bear <lana ordaindu, lasai balijoake. Guk ez diogu kalte– rik egin nai. Neskarengana Joan ta ala esan zioten: - Larri zabiltza. - Ez larri bakarra; zearo galdua. Ertzaiñen eskuetan utziko naute, ta nola garbitu bear ditut nere ibillerak? 136
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz