BCCCAP00000000000000000001789
Beti, artaz oroitzean edo itzegiten zuten bakoi– tzean, utsun bat bazegoela etxean, urte luzeak beraren berri gabe igaro arren. Amona, berriz, osasuntsu ez bazegoen ere -urteak ez diote iñori barkatzen-, lengo erorikada artatik sendatu zan. Oiñetatik zebillen baldar samar. Gorputz aundikoa izaki bera ere, eta astu– negi. Urteak, berriz, beti aurrera. Ordu luzeak baratzean pasatzen zituen. Errai– ñak eguraldi onetan besotik artu ta eguzkitara ate– rako zuen. Baiña emakume langillea zan. Autsitako erropa guziak konpontzen igaroko zuen denborarik geiena, billoba txikiz inguratua. Batzuek txunban, besteak kaniketan, asarre ere bai iñoiz, baiña geie– netan jolasean. Beste zer egiñik etzeukanean, berriz, errosario txiki bat erabiliko zuen beti bere beatz artean dan– tzari, eta eten gabeko ezpaiñen eragiña. Iñoizka etortzen zitzaion, paseo txiki bat egiñez, erriko bikario jauna, eta biak elkarrizketan an ariko ziran, amona gaixoa ezin lasaiturik. Geienetan egiten zuten alabaren aipamena. Baita Martín txiki billobarena ere. Non ote zeuden ama-semeak, burua ez makurtzeagatik nonbait or galdu ziranak? Baiña alperrikako negarrak. - Jainkoak barkatuko ote dizkit pekatu oiek? -galdetu zion bikarioari. - Emakumea! Ainbeste aldiz pekatu berak ari zera aitortzen! Konfiantza geixeago bear degu gure– gatik gurutzean il zanaren errukian. Agian biak dauden lekuan errege ta erregiña biziko dira ta. Ori dana izan ziteken egia, baiña amona kezke– tan bizi zan; eta, agurtzerakoan, meza baten dima emango zion. Damutua ta kezketan bizi zan, bada, amona. 133
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz