BCCCAP00000000000000000001789

men ura, oraindik mundu ontako berri ikasi gabeko neska gazte batean, beldurgarria da. Ori, nere iri– tzian beiñepein -zion anaiak. - Bere burua galdu ote duen zalantzak dituzu orduan -emazteak. - Zer esatea nai zenduke, pentsamentu triste orri ere ez nioke lekurik eman nai ta? Aren aztarre– nik ez degu beiñepein. - Illa dala esateko ere ez dauka, bada, arrazoi jatorrik. - Ez. Denok zalantzan gaude. Baiña ikara ema– ten dit ortan pentsatzeak ere. Aurra Fraisoron utzi zuenean, ez ote zuen bere burua galduko? -zion berriro, ezin lasaiturik, Joan Joxe bere anaiak. - Billatzen ere alegiñak egin ziran, bada. - Bai; egia. Baiña mundu au aundia da. Alare, ez nuke etsi nai. Badaukat nondik edo andik azal– duko zaigun itxaropena. Oraindik bizi dala dio nere biotzak, eta askoz lasaiago geratzen naiz orrela. - Iru urte pasa ta gero ere bai? - Bai, nai bada. Oraindik gaztea da. Gaur bete- ko zituen emezortzi urte, eta garbi esango dizut: emen berriro ikusiko detan ametsak dauzkat orain– dik. Benetako naigabea ematen dit. Alare, neri eskutitzen bat ez bialiak min ematen dit, bizi bada beiñepein, arengatik ni saiatu nintzan bezela. Esker txarreko Martina. - Etzazula zure arreba orren gaizki epaitu, Joan Joxe, gaixoa suerte txarrerako etorri zan mundu ontara ta -erantzun zion emazteak. - Ni beiñepein, uste gabean emen azalduko balitz, edo eskutitzen bat artu, ez nintzake batere arrituko. Baiña nere biotzean ez daukat beste bel– durrik: txakurra bezela biziko ote dan. Neskatxa ederra da. Bere gorputzez baliatuta edo nolabait, bere bizimodua atera bearko du. 132

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz