BCCCAP00000000000000000001789

- Iñondik aren berririk ez datorkigunean, agian illa edo pekatari bizitzari emana, bere gorputza sal– duz, biziko bada. - Nonbait lanean ari balitz, edo ezkondua, onezkero jakingo genduen. - Bere lengo adiskidez ta sortu zan erriz aztu ezkero, geienen azkena ori izaten da: ezagutzen ez gaituzten lekuan, okerrera. - Tristea da, bada, ori. Oraindik emezortzi urte bete gabeak ditu, ta iru emendik galdu zala. - Onera idazten ez duenean, edo illa da edo txakur bezela biziko da. Ez du naiko daraman bizi– moduaren berri guk jakitea. Bere lengo maiteetzaz ez oroitzea zailla iruditzen zait neri. - Bai. Zerbait olako pentsatu bearko degu, Joan Joxe bere anaiari idazten ez dionean. Bere alabatxo bat baiño geiago maite zuen orrek arreba Martina. Bizia ere berak salbatu zion, amak mada– rikatu baiño len. Emazteak esanta bai-baitzekien Martina nola zegoen. Aizparenean egindako zor guziak anaiak ordaindu zizkion. Amaren erruki gabeko itz nazkagarri aiek entzun bear: "Pekataria ta bere fruturik ez da sartuko etxe ontan!" Auek ziran, bada, bere adiskide ta etxekoen esa– mesak eta zalantza gaiztoak. Iru urteko ixillunea maite zutenenentzat luzegia zan. Illetarik etzitzaion egin, etzuten aren il-berririk eta. Amaren etxean ere, bada, tarteka-tarteka, onen urtebetetzea zala edo galdu zan alabarena, aipatu gabe etzan geratuko Martina. Joan Joxe eta emaz– teak badakit maíz zerabilkitela aotan, eta benetako tristura ematen ziela ere bai. - Izarra baiño ederragoko neska zana non galdu ote da gaixoa? -esango zuen norbaitek. - Izan ere, deabru guziak zirika zerabilzkiena zan ta. Bestetik, berriz, bere burua galtzeko itxu- 131

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz