BCCCAP00000000000000000001789

Sorterrian G ERTAKARI guzi auek ola zirala nola pen– tsatzen ote zuten bere errian eta bere etxean? Bazirudien pekataria ta bere frutua Jainkoak mundu ontan bertan zigortu zituela. Semea ez dakigu nola ibiliko zan. Senar-emazte aiek baziru– dien maiteko zutela. Baiña zearo antzaldatua. Ama– ren berririk ez dute. Ezta guk ere. Baitu zuten eta ortan geratzen gera. Ama nor izan bazan, bere errian edo andik kan– pora bizi besterik etzuten, martxa artu arte lagun– du izan baliote Martinari. Martin txikiak' aita nor zuen etzekiten. Amak berak ere ez, au bizi bazan beiñepein. Bere semeak zer egin zuen jakiteko naiko ixtilluak zerabizlkien, bere burua ezin salbaturik. Onen berri galdu degu. Eskutitzik ere etzuen egiten. Iru urte paseak dira eta ez da aren aztarrenik. Idazten ondo zekien. Letra palita ornen zuela gaiñera. Bere artekoak ere iñoizka erabiliko zuten gogoan. - Zer egin ote zuen neska gazte eder arek? -galdetuko zuen norbaitek. 130

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz