BCCCAP00000000000000000001789
Neska presaka sartzen ikusi zuenean, larritu zan etxeko andrea; eta ala galdetu zion, txarrena pentsatuz: - Baiña, Martina, zer zabiltza? Erotu egin al zera-edo? Onek arnaska, bide gutxi artan ler eginda atzera begiratzeko betarik gabe, kontatu zion al zuen ondoena denda barruan gertatu zitzaiona. - Ortaraiño ere ausartu al dira? Ezagutu al dituzu? - Ez. ljitoak izango ziran noski. Artara jantziak zeuden beiñepein. - Ez geiegi piatu, Martina. Ez nuke nik beste ainbeste esango. Senar-emazte oiek badakit eto– rriak dirala. - Bai. Bazkal aurrean itzegin det aiekin, eta joango naizela esan diet. Baiña komeni zaidan edo ez ikusi arteko. - Etzaite joan oiekin. Urtero neskatxa bat era– maten ornen dute inguru ontatik, atzo nere sena– rrak esan zidanez. Baiña ez dakigu zer egiten duten oiekin. Eta sartu zaizkizun oiek gazteak al dira? Bertakoak izan litezke gero. Eme ibili, Martina! - Bai. Neri eldu didanak sasikoa zirudien. Egundoko ozkada egin diot besotik. Nik nere burua babesteko eskubidea badaukat. - Ederki egiña. Alare, obe dezu ertzaiñei parte eman. Bestela, galduko zaituzte. Izketan ari zirala, ikusi zuen etxeko andreak bere senarra etxera zetorrela. - Martina, nere senarra dator eta ezkutatu zaite olako lekuan. Arek ikustea etzaizu komeni. Nik abi– satu arte, egon gordean. Senarra oiñazetan etorri zan, besoari elduz eta odoletan. 127
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz