BCCCAP00000000000000000001789
- Zuri lenengo entzuten dizut ori. - Igaz -ez al zera oroitzen?- Josefina izeneko neskatxa bat zegoen or neskame. Bi illebeterako joan zan. Urtea igaro ta ez da neskatxa orren aztarrenik. - Bai. Ori badakit. Baiña neskak berak nai zue– lako. Beste lekuren batean bizi naiago bazuen, nork galerazi bear zion an geratzea? - Nai al dezu apustu txiki bat egin, ez badute ertzaiñak salbatzen, ez degula geiago neska ori emen ikusten? - Zuk nola dakizu ori? - Aurreko urteetan gertatuaren berri badakit, eta orain moldaketak egiten ari dirala ere bai. - Barkatu; baiña etzera, bada, zu tartekoa izango? - Zer ari zera esaten? Nik salatu egin det. Zuk, berriz, arraixkorik txarreneko leku hatera biali. - Biotza bi erdi egiten zait kontatu bearra. Baiña etxean pakean bizi nai badegu, neskatxa orrek emendik norabait ezkutatu bearra dauka. - Ori zergatik? - Len ere esan dizut nik bezin ondo jakingo dezula noski. Neskatxa orí ondatzeko atzetik segika zabiltzan zoramenarekin bazenbiltza bera salbatze– ko, pozik neskatxa ori geratu eraziko genduke emen, urrea balio du ta. lxilik geratu ziran, baiña naiko suminduak; eta orrela bukatu zuten bazkaria. Emaztea bere lanetara joan zan. Senarra, berriz, atseden pixar bat artu ta gero, kanpora. Nagusiak bazekien Martina arraixkeo txarrean zegoela. Baiña berarekin ez bazuen nai, or konpon zedilla. Berean jarraituko zuen, ordea. Baiña bai emazteak ere an ainbeste arraixko bazeukala etxean; eta beren etxeko pakerako okerra– goa zala senarraren jazarmena, dendakoena baiño. 124
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz