BCCCAP00000000000000000001789
Nerekin hatera joaten baida egurastera. Dirua eskeintzeraiño ere iritxi da. Au <lena, zuretzako ta neretzako. Emendik ere uste gabeko igesen bat egi– ten badet, ez arritu. Ez nazazute gaizki epaitu. Al badet, gordeko det nere garbitasuna. Indarrez izan ezik, ez dute nai dutenik egingo. - Eskerrik asko, Martina. Zure aitortzak ez du gutxi balio. Ni ere zerbait oartua nintzan. Neskatxa ederra, gaztea eta tratuan goxoa eta atsegiña, doai oiekin edozein iruzurtuko dezu. Benetan eraskorra zaude. - Ni besteak bezelakoa ez ate naiz, bada? lbili naizen bazter guzietan egiten didate eraso zikin au. Nere erritik orregatik aldegin nuen. Lurdestik ere bai. Zalantzarik gabe, itxurak diranez, emendik ere ala atera bearko detala. - Eskerrik asko berriro, Martina. Ederra ezik, ona ere bazera zu. Baiña badakit ori nola moztu. - Egurastea utzita. Kontentu nenbillen, bada, ni bi aurtxo auekin. - Ez olakorik. Ni zurekin hatera joanta. Orduan ikusiko det pin dabillen edo ez. Urrengo egunean, etxeko andrea Martinarekin hatera joan zan paseatzera. Ori ikusitakoan, gizo– nak atzera egin zuen, esanez: - Zergatik aldaketa au? - Ez daga emen aldaketarik. Senarrarekin egu- rastea galerazi bear al diguzu? Atoz gurekin. Ez al daga onda? Bai. Txakurraren aizea! Aiei aldegiten utzita, bera etxera joan zan. Orduan, malkoak zerizkiola, esan zion Martinak etxeko andreari: - Emendikan ere iges egin bearra daukat. - Baiña etzaitu egokieran bakarrik arrapatuko. 122
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz