BCCCAP00000000000000000001789
gertatu zana ezin ulerturik. Agurtu ere gabe eraso zien gure zaldunak: - Zer dezute? Zuen senarrak galdu dutelako negarrez al daude emakumeak? Aiek erreak zeuden eta etzioten edozeiñi adarra jotzen utziko. - Zer dezu? -galdetu zioten, aldamenera joan– ta, lau edo bost emakume gaztek, luze ainbat zabal ziranak. Zaldunak etzuen uste aiek ezeren txarrik egingo ziotenik; itza eta putza ariko zirala, oitu bezela. Auzoko mutillak irabaztunak, bertakoak etzute– la batere balio esan etzien, bada? Suerte txarra izan zutela bertakoak; bestela, aurtengo bandera ere Donostian egongo zala onuz– kero, oiuka zioten bertako emakume arrantzaleak. Kaiako gazteak zurruta, zigarro eta beste zikin– keri askorekin erreak zeudela. Erteeran, bai, ando asi zirala; gero, porrot eginta, bereala berotu eta itota geratu, eziñean. Sanpedrotarrak, berriz, aragi gutxikoak, baiña zaiña ta giar utsak, aurrea artu donostiarrei. -Auek ez dute beste banderarik ekarriko, artu– tako bizio txarrak ez badituzte uzten. Baserriko gazteen laguntzarekin gaiñera. - Mutillak ez badaukate indarrik, aien ama ta arrebak bai, ordea! Igerri zion zaldunak leku txarrean sartu zala; eta, andik igesi egin nairik, atzeraka-atzeraka asi zan. - Orain ikusiko dezu donostiarrak indarrik badaukagun edo ez! - Barkatu, barkatu! Broma bat besterik ez da ori! Ni ere donostiarra naiz! - Elduko al zionagu? 12
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz