BCCCAP00000000000000000001789

Australian U REZ bide luzean joan bear eta oitu gabe, lenengo egunak larri samarrak igaro zituen. Baiña bereala jarri zan. Andik aurrera, zer ikusia– ren paltarik etzeukan. Bi urte igaro zituen osabarekin Lurdesko ondo– an. Ordu ortan gogoan zeuzkan bere ama ta etxeko– ak. Baita Martintxo ere. Baiña berriz ikusteko itxa– ropenik gabe, gero ta urrutiago baizijoan. Bide luzean itxasoa besterik ikusten etzuela, noizbait iritxi ziran ango erri koxkor batera. Itxas-bazterrean zegoen. Etxea, berriz, mendixka baten oiñetan. Leku zoragarria. Zugaizti ederrak inguruetan. Baiña etzeukan Euskal-Erriaren an– tzik, ez gizadian, ezta oituretan ere. Bizitza bakarreko txalet txuri bat, inguruan baratza koxkor batekin, lorea ugari... Baratza eta berekin txangoa egin zuten bi aurrak Martinaren bizkar geratuko zirala. Izkuntzak naiko lanak emango zizkiola. Baiña zaarrak bazekiten, itzegiteko moduan, oraindik ere euskeraz. 119

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz