BCCCAP00000000000000000001789
Baiña goiz batean, lanera zijoala, bi ikusi zituen. Bai izutu ere. Dendako etxeko andreari ala esan zion: - Barkatu. Baiña, naigabez, emengo lana utzi bearra daukat. - Zergatik orí? - Orain bi etsai así zaizkit bidera ertetzen , azkenean iltzeraiñoko gorrotoa artu dit eta. - Eroa al da edo? - Eroa ta gaiztoa; bietatik zerbait. Ordua baiño lenago etorri zan etxera, ia bi urte– ren buruan dendako etxeko andrea betiko agurtuta. Bi illabete eskas igaro ziran. Osabari naigabe ematen zion, illoba gazte ura etxe-txuloan triste ta eroria ikusirik. Etxetik urruntzen bazan , andik edo emendik azalduko zitzaion bikote ura, eta norbaitek lagundu bear etxeraiño. Urtero bezela, Lurdesa joan ziran. Beste bi aiek ere auen inguruz inguru zebiltzan , Martinak-eta aldegin zuten arte. Alperrikakoa zan, bada, igesi ibiltzea. Neskak etzuen artara bizi nai. Pozik aldegingo luke andik, arraixko txarrean baizebillen; eta bein ala esan zion osabari: - Naiago nuke igesleku bat segurua billatuko balidazu. Zinegotzia zeran aldetik, mundu arte aun– día daukazu. Baita jende asko ezagutu ere. Ea · familiren batek neskameren bat bear duen. Bestela, norabait iges egingo det. Baietz erantzun zion. Alegiñak egingo zituela. Emendik joandako asko etortzen zirala neskame euskaldun baten billa, eta kontuan edukiko zuela. Egun batzuk joan ziran. Baiña, noizbaiteren buruan, Aus t raliatik emendik joandako senar- 117
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz