BCCCAP00000000000000000001789

Amona I KUSI degunez, osaba, ta onekin batera bere seni– de arteko geienak, naigabetuak eta kezkatsu geratu ziran, aitaren egiñez , amonaren joera ezin ulertuz: ainbat maite zuen alabatxoa etxetik biali, arekin ezeren ikuskizunik ez bazeukan bezela. - Or konpon adin! -eta amabost urteko nes– katxa gaixoa madarikatu, ta maitasuna ta laguntza sekula baiño bearrezkoagoak zitzaizkion garaian, bakarrik. Inguru artan, garbi aitortzezkeroz, aztua zegoen. Etzan berri artan bezela. Ardangeletan, eliz-atarian, iru edo lau biltzen ziran lekuan, etxeko sukaldeetan zer esanik ez, etzan besterik entzuten: elizako san– tuak jaten ari zan ama batek etxeko ondrarengatik bere alaba egoera artan bakarrik utzia ezin zuten ulertu; fameliko lotsa zala ta biali. Baiña bein ille– bete batzuk igaro ziranean, ori dena aztu zan. Amaren lenengo egunetako arrokeriak ere joan ziran. Asi zan ando pentsatzen eta gordin-gordin zetorkion egin zuenaren larritasuna. Ezagutua zuen bere pekatua. Or konponak bukatu ziran betiko . Kontzientziak kozka egiten baizion. 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz