BCCCAP00000000000000000001789

Orduan ere estropadak jokatzen ziran, eta gaur baiño garrantzi aundiagoa zuten noski. Erria erriaren aurka, eta ortatik elkarrekiko erra gaizto– ak sortu ere. Gizonezkoak ere baziran zerbait. J\uek alegiñak egiten zituzten irabazle ateratzeko. Etsaiak ere amaren semeak izaki, ordea; eta asko– tan , erriko jakintsuen iritziaren kontra, ustez eskaxagoak ziranak geratu ziran gaillen, ez geiago– ak ziralako, ziotenez, suerte obea eduki zutelako baizik. Galtzailleak egin zuten betiko beren marka. Baiña besteak indartsuagoak baziran, etzeukaten aitortu ta umildu bearra besterik. Urrengoan, ordaiñak emateko, arrokeriak utzi ta abeto prepara– tuak etorri. Orduan, gizonak baiño, emakumeak erori eta suminduagoak geratzen ziran. Nik Donostiko Kontxan ikusi nuen estropada batean, bertakoak jotzen zituzten irabazle bezela, baiña sanpedrotarrak atera txapeldun. Donostiko emakume arrantzaleak sumindu ta kixkaliak zebiltzan. Lenengo, beren seme ta sena– rren aurka: etzutela galtzekin ibiltzerik merezi, auzoko bizarrik gabeko ume aiei ez irabaztezkeroz. Urrengoan emakumeak joango zirala, ta baietz marka obea egin. Diru asko jokatu nonbait; eta ustez seguru zeu– denak, galdu. Arratsalde artan, bada, zaldun dotare bat, kape– lu, korbata eta bastoi, an azaldu zan Donostiko kaian. Ez dakit donostiarra zan edo ez, berak baietz aitortu bazuen ere. Beraizik ango emakume arran– tzaleak zirikatzera egurastuz etorria, leku anean sartu zan gaixoa! Emakume aien artean ia etzebillen beste elka– rrizketarik, estropadak gora eta estropadak beera, 11

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz