BCCCAP00000000000000000001789
- Jakiña, ezkontzeko asmoan ornen zabiltza ta. - Ori ere zabaldu al dute? Bai; ala nabil. Ogeira urbiltzen ari naiz; eta, moja ez sartzezkeroz, neskaza– rren bizimodua ere ez da oso alaia izaten noski ta.. . - Zorionak aldez aurretik. Baiña oraindik gaz– tea zera. Ez daukazu alako presarik. Joakina, bar– katu galderatxo bat: Martinaren berririk bai al dezu? Beraren osabetakoa bainauzu ni. - Ez det. Ez dakit zer egin zuen gaixoak. - Arritzekoa. Arratsetik goizera galdu zan; ta, itxasoak irentsi balu bezela, gaur arte aren berririk eta aztarrenik ere ez degula arkitzen. - Nik etsia artu det. Bizi izan balitz, nonbaitik zerbait ikasiko genduen . Neri idatzi gabe etzan geratuko luzaroan. Noiz edo noiz aren eskutitza artuko nuen itxaropenetan egon naiz. Baiña arrunt etsi det. Orrenbeste bazekien. Letra polita zuen, gaiñera. Gu non bizi geran ere bazekien. Gu aren berri jakin nairik biziko gerala ere bai, zalantzarik gabe. Aren lekuan egon banintz, ez nintzan idatzi gabe geratuko. - Benetan elkar maiteak ornen ziñaten, bada, zuek. - Nere iritzian beiñepein , bai. Etzan ura bi arpegiko neska. Izan ere , nor etzan izango aren laguna? Ain zan eraskorra. Aren begiak dena garbi ta ona ikusten zuten. Alakoxea izaki bera ere ura, eta uste zuen besteak ere ala zirala. Benetako lagu– nak giñala ez dizut ukatuko . Lenengo neri esan zidan, gaiñera, arratsalde batean eta indarrean zer egin zioten. Ura baiño iru urtez zarragoa naiz. Ama– zazpi urte bear zituen, bizi izan balitz. - Orduan, illa dala uste dezu? - Nere iritzia ala da. Alare, utsegin dezaket. Martinak esan zidanez , oso etsia geratu zan, eta amarenganako gorrotoz. Uxapal bat baiño apalagoa 107
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz