BCCCAP00000000000000000001789
Berdin bere ondra babestu besterik etzuela egin, eta etzutela luzaroan an usteltzen edukiko. - Orregatik, ez det ezeren bearrik. Ni naizelako, gaizki ibiliko zerate zuek atzera-aurreraka. - Martina, ez olakorik pentsatu. Burruka gaizto ortatik onik atera zeranean, zoriontsu gaude gu, zure izeba ta osaba. Andik bi egunera, osaba deitu zuten berriro. Baiña au, Martina salbatu zuten iru lekuko gazte aiekin joan zan. Auek epailleari garbi-garbi eman zioten gerta– tuaren berri. Ez balira aiek an azaldu, lepotik artu ta itotzeko asmoan zebillela. Ez ori bakarra; andik iges egiterakoan amorruz esan zuela: "Au ez den ortara geratuko!". - Egia al da ori? - Epaille jauna, ez gera gezurra esatera etorri. - Mutillak auzia eskatu du, eta egin bearko zaio. - Eta orregatik neska espetxean eduki? - Ez. Mutilla aske dabil, ta neska ere bialiko det. Egun artan bialita, auzi ori bukatu arte etxeko lanean jardungo zuen. 100
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz