BCCCAP00000000000000000001789

Urte gutxitan nolako aldaketa etorri zaigun! Baita bear ere. Gaur neska gazterik geienak galtze– kin dabiltzala somatuko dituzu; eta zigarro erretze– ko bizio ortan ere gizonezkoekin berdindu dirala uste det. Beren egoarteko ixkanbil guzien artean, bazkal ordua iritxiko zitzaien, lendik enkargatua. Non, noiz, nolakoa eta zenbatean, ari guziak ondo lotuak. Etzuten uste gabekorik nai. Soiñu-jotzailleak etzuen egun santu guzian ezeren paltarik edukiko. Ederki zainduko zuen maixtrak. Ez degu esan bearrik: alako gazte-sailla dabillen lekuan, emakumezkoak gaiñera, ez dira gizonezko– ak baiño ixillagoak izango. Ango ixkanbillak neu– rriak autsiko zituen. Beti goraka joango zan, elkarri ezin entzunik jartzeraiño. Azkenean, barrunbe artan nork iraun? !ñongo abesti, bertso zaar eta berri zeiñek kan– taturik etzan paltako. Bukaeran, kapetxo bana artu, kopaxka banare– kin noski. Alare, au askok utzi egingo zuten. Purua... ezta usai egiteko ere. Olako bat erretzen ikusi bear! Urkamendira eramango zuten! Aiek, batzuek katu erdian, musu gorri bazkari– tik ateratzen ziranean, ango zarata eta ezin egona! Baiña etzan oraindik bere elburura iritxi. Ortarako mutillak palta ziran. Aiek lanetik etortzean, Erren– teriko karrikak goxoak jartzen ziran. Ango karraxi, zimiko, ango neska gazteei zirri egiñaz. Dantzan asiko ziran, baiña lotuan ez. Gaur– ko baltserik etzan zillegi. Sar zedilla mutil bakar bat aien tartera. Denen artean larrutuko zuten. Emakumeak elkar artu ezkero, indar aundia zeu– katen. Mutilletan indar gutxi ikusi ezkero, arrotzen ziran, eta edozein astakeri egiteko prest. Ederki era– kusten digu orí, ondoren datorren gertakari onek. 10

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz