BCCCAP00000000000000000001752
8 diren bazkalondo batean. Ignazio Lojendio 4 , Donostiako familia aberatsenetakoa ere ikasle izan zuen. Semealabentzat oso preziatuak izaten ziren txokolatinak eramaten zituen honek eskolak hartzera joatean. Joxe Mendizabal Errenteriako Udaleko txistulari oiartzuarrak kontatua dakit umetan zer gertatu zitzaion. Isidroren etxera hasi omen zen joaten txistua jotzen ikastera. Eta txukun ari zen, baina nota askotan gezurra ateratzen zitzaion, potoa alegia. Behin kalean Joxeren aitak eta Isidrok elkarrekin topo egin zuten: —Kaixo, Isidro, nola dabil gure mutila? —Ongi ari da, oraindik gezur asko botatzen baditu ere. —Hara! Utzi nire kontu. Eta etxera joandakoan, ezer baino lehenago aitak egundoko zaplastekoa eman omen zion semeari, Isidrori gezurrak esateagatik. Semeak zein gezur klase zen adierazi ahal izan zionean, iada belarrondokoa kentzeko modurik ez zegoen. Jose Luisek, ordea, inoiz ez zuen aitaren zaplastekorik jaso. Ezta beste anaiarrebek ere. Danborradetarako danborrak ere egin zituen Isidrok. Deigarriak ziren hark bidaltzen zituen fakturak, hain zen zorrotza kontuak egiten. Maiz esaten zioten gutxi kobratzen zuela, baina berak justiziaren zentzu bipila zuen eta horretan tranparik txikiena ere ez zuen onartzen. Inoiz ez zuen diru goserik izan. 4. Ignacio Mª Lojendioren familia ospe handikoa zen Donostian. Oso aberatsak izateaz gainera, eskuin kristau, baina euskaltzalekoak ziren. Anaia bat, Luis Maria, apaiz beneditarra “Valle de los Caídos” delakoaren Abade mitraduna izan zen urte askotan. Eta beste anaia bat, Juan Pablo, Espainiako enbaxadore Cuban, non San Sebastian egun batean, bertako telebistan Fidel Castroren hitzaldia eten arazi zuen eta honekin eztabaida gogorra sortu Espainiaren aurka ari zelako. Euskaraz zoragarri egiten zuten eta Jose Mari, beste anaia, Euskaltzaindiko buru izatera iritsi zen gerra ondoren. Ignazio –geroago Sevillara joana Zuzenbide Zibileko Katedradun eta han geratua ia bizitza osoan– Donostiako Schola Cantorum abesbatzako sortzaileetakoa izan zen eta arrebak bertan aritu ziren kantari.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz