BCCCAP00000000000000000001752
7 zien: Zuen etxean hainbeste zarete eta inoiz ez da garraisirik txikiena entzuten. Bakarrik kantatzen eta musika egiten entzuten zaituztet . Familia hartan politikak ez zuen leku handirik. Isidro euskaltzalea zen eta abertzalea, baina inoiz ez zen nabarmendu, besteak beste, bere lanpostuak denon zerbitzuan izatea eskatzen ziola uste zuelako. Giroa gerrarekin trakestu zen. Isidrori zigorra jarri zion Udalak salaketa ezkutu batengatik 3 , eta horrek arrastoa utzi zuen. Jose Luisek eta beste anaiarrebek ikusi zituzten gurasoak etxean ikurrina erretzen, inork harrapatuko zuen beldurrez. Isidrok zuen ehiztari eskopeta ere agintari nazionalei eman behar izan zien. Eta euren hizkuntza, euskara, ordurarte etxeko hizketa modu normala, bakarrik senarremazteen arteko elkarrizketetarako geratu zen, isil-misilka gainera. Horregatik anaiarreben artean halako erreten bat gertatu zen, zaharrenek euskaraz ikasi zuten eta gazteenek ez hainbeste, horretan kaleko eta eskolako giroak ere ez zuelako laguntzen. Jose Luis azken hauetakoa zen. Piskana, umetan nabaritu ez arren, urteak aurrera joan ahala, marka hori zauri bihurtuko zitzaion. Maila sozial eta ekonomiko apaleko familia zen. Isidrok Udaleko langile arrunt baten soldata zuen eta, horrez gainera, txistulari gisan sos batzuk biltzen zituen. Etxeko guztiak aurrera ateratzeko bere ahaleginak ez ziren gelditzen: txistu eta danbolinak egin, bere aita zenaren zaletasunari jarraituz. Txistu eskolak ere ematen zituen etxean. Ikasleen artean pertsona famatuak izan zituen. Esaterako, Nikolas Ormaetxea, Orixe , euskal idazle handiak gogo bizia zuen txistua jotzen ikasteko. Eskola gutxi batzuk eman ondoren, Isidrok ezetz esan behar izan zion, doairik ez zuelako. Eta atabala jotzera bideratu zuen. Argazki eder bat bada, non Txomin San Sebastian, Astigarragako txistularia eta Isidroren adiskide maitea, azken honekin eta Orixe rekin batera jotzen ari 3. Antonio Pagoaga Alkatearen ofizioak , 1938ko ekainaren 18an sinatua, honela zioen: “ Tengo el gusto de poner en su conocimiento que el Ayuntamiento Pleno en sesión de 14 de junio ha acordado declarar a V. suspenso de empleo y sueldo por tres meses… ”. Azkenean, Isidroren kexua zela eta, zigorra altxatu egin zitzaion. Alkateak eskaini zion salaketa jartzailearen berri ematea. Baina ez zuen jakin nahi izan, inoren aurkako barne gorrotorik ez elikatzearren.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz