BCCCAP00000000000000000001752

6 Maitea, pozez agurtzen det zure etorrera, nere bihotza pilpil aurkitzen da ikustean. Zoriontsu eta maiteki dantzatuko det agurrik goxo eta ederrena. Muriska ta lau arinak dira bihotzez zuretzat eginak. Nere oinak nahi lukete dantzik ederrena ongi bete. Zuretzat, nere maite polit paregabea, su ta gar, maitasunez, natorkizu eskeintzera 2 . Bi familiak berehala konformatu ziraden , garaiko esamoldea erabiliz, eta ezkondu, 1917ko apirilaren 24ean, San Juan Bataiatzailearen Parrokian. Haurrak hirunaka etorri ziren mundura. Hiru neska: Ana Mari, Martina eta Consuelo. Hiru mutil: Iñaki, Joskin eta Jose Luis, 1928ean jaioa. Eta beste hiru neska: Mari Tere, Pepi eta Amparo. Guraso bien oroitzapen ezin samurragoa dute oraindik, hainbeste urteren buruan, semealabek. Gogoratzen dute Isidro, aita, etxera iristerakoan denek sentitzen zuten poza, baita, denok agurtu ondoren, eguerdietan aurrenik botatzen zuen oihua ere: “ Jarri mahaia ”, gosetuta baitzetorren lanetik. Gizon lanpetua izanik –gerra ondorengo garai gogor haietan bederatzi semealabetako familia mantendu behar– etxera ailegatzean beti omen zuen irribarre gozoa bertan aurkitzen zituen guztientzat eta bereziki emaztearentzat. Isidrorentzat familia ondasunik handiena baitzen. Egoera larrietan sendotasuna izaten lagundu ziona. Bakarrik kantatzen entzuten zaituztet Ansorena Mirandatarrei Hernani kaleko etxe hartako bigarren solairuan bizi zen Teresa Merino emakume adinduak esaten 2. Zehaztasunik gabe, askok Agurra edo Aurresku deitzen duten Ohorezko Kontrapasa ren doinu ezagunenaren gainean, Isidro Ansorenak jarritako hitzak. Urte askotxoren buruan, Andra Mari Abesbatzaren Zilarrezko Eztaietarako, 1991. ean, Jose Luisek abesbatzarako harmonizatu zuen. Eta geroago neronek moldaketa osatu txistulari taldearen laguntzaz jotzeko. Ia familia osoa tartean.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz