BCCCAP00000000000000000001752

5 Semetxoaren poza Azaroko lore maite bat Isidro Ansorena txistulari hasi zenean ez zen ohartu lanbide honek zuen eskasia batez. Besteek dantza egin bitartean danbolinak jo egin behar du. Dantzazalea izaki, lehenengo urteetan nahikoa poz sentitu arazten zion bere doinuaren erritmoan Hernaniko gazteak Ezkiaga Ibilekuan dantzan ikusteak. Haien artean neska berezi bat, Conchita Miranda, somatu zuen arte. Hura igandeetako dantzaldira joaten hasi zenean Isidrok dantzaren behar fisikoa ere sentitu zuen, begiak beste ezer dantzatu ezin bazuen ere. Dantza ariketa horietan zailduko zen agian Isidroren begirada, sarkor eta esanguratsuago ezina bere azken egun arte. Teodoro Erauskin ondoko txistulari potzoloari baimena eskatu eta, txistu eta danbolina bazterrean utzita, behin baino gehiagotan jaitsi zen Azaroko lore maite bat 1 zegoen korroraino. Harengandik ahalik eta hurbilen, batera erritmoa sentitzen, bihotzaren emozioak gainezka egiten zion. San Joan bezperako Dantza sokan ere, dantzari hartu zuen parte Isidrok eta Conchita aukeratu zuen neska lagun. Ohorezko Kontrapasa dantzatu zion, agian ordurako berak jarritako hitzak gogoan: 1. Azaroko lore maite bat Isidro Ansorenak Concha Mirandaren gorazarrez, azaroan jaiotakoa baitzen, idatzitako kontrapas bat da. Bere txistu metodoaren bigarren liburuan agertzen da. Behin baino gehiagotan jo nuen, ordurako amona hilda, Kontserbatorioko gelan, berak bigarren boza egiten zidalarik. Ez berak ezta nik ere ez genuen aipatzen, baina masailetik behera malkotxo bat erortzen zitzaion horrelakoetan.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz