BCCCAP00000000000000000001752
57 autoreak eta obrak bilatzea zen: Arantzazun, Iruñean, Orreagan… bai eta penintsulan zehar: Calahorran, Tarazonan, Burgo de Osman, Konpostelako Donejakuen, Salamancan, Malagan… Horrela, 1974ko irailean erroldatutako 300 konpositore zeuden, eta 2012an 1.821, 30.000 obra daudelarik gutxi gora behera. 1976 Denbora aurrera joan ahala, Andra Mari Abesbatzaren sail berri bat sortzea pentsatu zuen, Oinarri gazte abesbatza. Andra Mari Abesbatzarako ahots harrobi zuzena zen, bai eta musika profesionalentzako plataforma garrantzitsua. 1983 Euzkadi aldizkariak 1983ko Kulturako Sailean, José Luis Ansorena saritu zuen. 1990 Jorge Semprún Kulturako Ministroak Arte Ederren Merituaren zilarrezko domina eman zion Eresbili. 1991 Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zenbakidun kide izendatu zuten. Urte horretan bertan, Andra Mari Abesbatzaren 25. urtemuga zela eta, urrezko eta diamantezko intsignia eman zioten bere fundatzaileari. 1992 Gipuzkoako Gurutze Gorriak 1992ko Gurutze Gorriko Saria eman zion Kultura Sailean. 1994 Jose Manuel Tifek José Luis Ansorena ordezkatu zuen Andra Mari Abesbatzaren zuzendaritzan. 1997 Lizarrako Hilario Olazaran A.-ren erreleboa hartu zuen, eta elkarteko kapilau moduan egindako lanagatik eta txistulari moduan egindako lanagatik, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko Urrezko Domina jaso zuen. 1998 Sabino Arana Saria jaso zuen Eresbilek “Gizarte” sailean, Sabino Arana Fundazioaren eskutik. 1999 Andra Mari Abesbatzak Bizkaiko abesbatzekin izandako harreman estuaren ondorioz, Algortako Biotz-Alai Abesbatzaren eskutik Ohorezko Kide eta Urrezko Intsignia jaso zituen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz