BCCCAP00000000000000000001752
56 1964 Zaragozako San Antonio de Padua de Torrero-ko Komunitatera destinatu zuten. San Antonio-ko Gazteria sortu zuen, eta gainera, parrokiako abesbatza zuzendu zuen, emakumezko ahotsekin hasiera batean, geroago koru mistoa bilakatu zuena. 1966 Errenteriako Kaputxinoen Komunitatera destinatu zuten. Urte horretan bertan, Andra Mari Abesbatza eta Parrokiako Gazteria saila (Gaztedi) sortu zituen. Andra Mari Abesbatzarekin emanaldi ugari eskaini zituen, eta garaiko musikagile askoren lanak estreinatu zituzten. Andra Mari abesbatzarekin 17 musika grabaziotan parte hartu izan du. Obra ezberdinak konposatu zituen, hasieran liturgia berria ospatzeko sortutako obrak, eta geroago, ekitaldi eta omenaldi ezberdinen ospakizunerako obra profanoak. 1967 Koruen etorkizunagatik arduratuta, Errenteriako ikastetxe eta ikastoletara hurbildu zen, eta Orereta haurren abesbatza sortzea lortu zuen. Urte batzuetako lanaren ostean, Orereta abesbatzarekin “Eguberri Abestiak” diskoa grabatu zuen, 1976an. 1968 Iñaki Goñi ordezkatu zuen Karnaba otxotearen zuzendaritza lanetan. Sari ezberdinak jaso zituzten San Vicente de la Barqueran, Arrasaten, Baionan eta Donostian. 1972 Gizonezko Karnaba otxotean abeslari eta zuzendari lanetan parte hartzeaz gain, Andra Mari Abesbatzako ahots gailenekin emakumezko Alai otxotea sortzea erabaki zuen. Urte horretan, bigarren saria lortu zuten Donostian. 1973 Euskal Konpositoreen musika jakitera emateko helburu nagusiarekin, MUSIKASTE jaialdia sortu zuen Errenterian. Garai guztietako 294 euskal konpositoreen 1.375 idatzizko partituretatik, 220 musika obra estreinatu ziren bere zuzendaritzapean. 1974 Euskal Konpositoreen Artxiboa (ERESBIL) sortu zuen, egun Musikaren Euskal Artxiboa deritzana, Euskal musika ondarea bildu, gorde eta babesteko helburua duena. Artxiboaren egitekoa hasiera batean, euskal geografiako
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz