BCCCAP00000000000000000001752

55 Kronologia 1928 Donostiako Hernani kalean, maiatzaren 2an jaio zen. Jaiotzez hernaniarrak ziren Isidro Ansorena eta Concha Mirandaren seigarren semea da. 1936 Musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan hasi zituen, Luis Urteaga eta Beltrán Pagolarekin, beste batzuen artean. 1942 Altsasuko Kaputxinoen Seminarioan sartu zen, eliza ikasketak musika ikasketekin uztartuz. Ikasketak Altsasun amaitu ostean, filosofiako ikasketei ekin zien Hondarribiko Amuteko Komentuan. Nobiziatua Zangotzan (Nafarroa) egin zuen. Eliza ikasketak Iruñeko Komentuan amaitu zituen (Extramuros). 1953 Apaiz ordenatu zen Iruñeko San Antonio Komentuan. Bere lehen meza Donostiako Aita Kaputxinoen Elizan, urtarrilaren 3an eman zuen. Zeremoniako aitabitxia Donostiako José Antonio A. izan zen, eta Schola Cantorumeko koruak eta dantzariek parte hartu zuten. 1954 Iruñetik deitu zioten San Antonio Eskolania zuzentzeko. Iruñeko Kaputxinoen Elizan, San Antonioko Gazte eta Ikasle ohien elkartea sortu zuen, geroago San Antonio Gaztedia deituko zena. Kontzertu ugari eskaini zituzten Nafarroan, bai eta bira ezberdinak, Loreto-ra (Italia) kasu. 1955 Gabonetako jaiotzen erronden ohiturei jarraituz, Iruñean zehar desfilea egiteko baimena lortu zuen. Hurrengo urtean, Olentzeroren irudia gehitu zitzaion jaialdiari.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz