BCCCAP00000000000000000001752

53 Musikarekin zordun Musikarekin zordun sentitzen da. Berarentzat terapia izan da bizitzako kinka askotan. Gogoratzen ditu kontzertuen aurreko uneak, non beti isiltasunean egotea gustatzen zitzaion, eta eskua mugitzen hastean nola sortzen zen soinu magikoa. Eta arrakasta izandako hainbeste kontzertuetan publikoaren esker ona, txaloetan adierazia. Izan dituen lagun eta adiskideen zerrenda luzeari begiratzen dio eta sinistuta dio: “ Hainbeste izan badut Musikari esker izan da ”. Damurik ere badu. Musika eta euskara gehiago ezin ikasi izana. Agian, egin izan balu, konposizio bidean abiatuko zen. Bestela nahikoa konforme egindakoarekin. Fraile izateak diru kezkarik ez ezagutzen lagundu dio. Eta doan lan egitearen poza. Frantziskotartasuna hezurretaraino izan du bidelagun. Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona saria berari ematea erabaki duten honetan, bideo grabazio batzuk egin dizkio Elixabete Garmendia kazetariak. Luzeak, kontatzeko zuen guztia ager zezan. Amaiera aldean, honela galdetu dio: —Zer esango duzu saria jasotzeko diskurtsuan? —Ez dakit. Ea Andra Marik kantatzen duen. Atzean, nonbait Jose Luis ederki ezagutzen duen baten ahotsa entzuten da: —Jose Luisek beti izan du libertade osoz hitz egiteko ohitura. O, Jesu mi dulcissime Jose Luisengandik hurbil bizi izan direnek ezagutu dute bere ahulezia bat. Aita Donostiaren O, Jesu mi dulcissime motetea zuzentzean, emozioak gainezka egin eta negar malko batzuk isuri arazi dizkio masailetan behera. Itxura handirik gabe, eutsi ezinaren ezinez, malko horiek barruko bidea erakutsi digute, non dagoen sustraituta hainbesterako aukera eman dion kemena. Eta, hitzaren zentzurik xaloenean, fedea da sustrai lekua. Ez fede estu

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz