BCCCAP00000000000000000001752
52 Azkueren kantu bilduma eta itzulia Aspalditik buruan zuen gogoa bete du: Resurrección Mª Azkuek utzitako herri abestien paper zikinen garbiketa. Musikologo honek herri abestiak jasotzen egindako lanaren parte bat besterik ez zuen argitara eman eta bazterrean utzitako koadernoetan denetarik zegoen Euskaltzaindiko Liburutegian. Jose Luisek aztertu ditu eta txukundu, argitaratzeko, paperean edo internetez, prest utzi dituelarik. Beste lan handia izan da, aurreko zerrenda luzeari txapela jantzi diona. Bestelako lanak ez zaizkio falta. Azken urteetan Donostiako Okendo kaleko Kaputxinoen komentura itzuli da, ibilbide luzea hasi zen leku berera. Han, bizitza osoan bezalaxe, organoa jotzen jarraitzen du eta mezak ematen. Egindako lanak errepasatzen, kolaboratzaile gisan kontu txiki askotan, eta zer pentsa ematen duten arrastoak eskaintzen: —Cuando aquel mes de noviembre de 1966, improvisó un pequeño coro para solemnizar la inauguración de la iglesia de su Orden, ¿soñó en que llegaría a ser lo que es hoy la Coral Andra Mari? —No, porque en ese aspecto no soy soñador. Lo único que sé es que cuando se inicia un trabajo y se sigue con regularidad, siempre se llega a una meta 16 . Atseginez ikusten ditu lorpenak. Horregatik esan izan du beste sari batzuk jasotzean: “ El premio más importante es ver la dimensión que ha alcanzado Eresbil ” 17 . “ Hoy ya no se tiran a la basura los papeles del abuelo músico ” 18 . 16. Abanda Zendoia, Gloria, José Luis Ansorena “ Musikaste es, ante todo, investigación ”. Diario Vasco. Donostia 1991eko ekainaren 9. DOMINGO, Igandeko gehigarria. 17. Flaño, Teresa. “ José Luis Ansorena. Musicólogo ”. Diario Vasco. Donostia. 2006eko urtarrileko 5. 64 o. 18. Falcón, Jesús. “ José Luis Ansorena. Director del Archivo Eresbil ”. Diario Vasco. Donostia. 1999eko otsaileko 2. 64 o.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz