BCCCAP00000000000000000001752

51 Agurra Nahikoa dut lan egitearekin Abesbatzako zuzendaritza utzita, 1994eko udaran Lazkaoko Maizpide Euskaltegira joan zen, euskaraz ongi ikastera. Hainbeste urtez gordetako gogoa oraindik asetu beharra sentitzen zuen eta. Eresbilgo zuzendaritzan urte batzuetan jarraitu zuen, baina han ere konturatuta zegoen jarraipen egokia zuela: Jon Bagues. 2000 urtean eman zuen ezagutzera Patronatuan zuzendaritza uzteko erabakia eta Jonen proposamena zuzendaritzarako. Denok ongi ikusi zuten. Harrez geroztik, Jose Luisek jarraitu du ia egunero Eresbilera joaten eta Andra Marik eskatu dion kontu guztietan laguntzen. Baina bestelako lasaitasunez. Ez du lana utzi, ordea. EHU-Donostiako Orfeoia saria eman ziotenean egindako elkarrizketa batean 15 honela dio: —¿Cómo reaccionó al conocer que le habían dado el premio? —Fue una sorpresa muy grata, aunque no deja de ser un premio. Soy una persona que no tiene necesidad de reconocimientos. Me basta con trabajar y es algo que sigo haciendo aunque me haya jubilado hace unos años. 15. OPI 538, Kaputxinoen Orden barruko aldizkaria: III De las Fraternidades y de la Provincia. José Luis Ansorena premiado . 2006eko martxoaren 13. Iruña. 10 o.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz