BCCCAP00000000000000000001752
49 Gure mutil hau burutik eginda dago Errenteriara etorri berria, bi urte baino gutxiago, hil zen ama Concha. Gurasoen ondoan gehiago izateko aukera ez zen luzea izan beraz. Isidro Ansorenari emaztearen heriotza labankada krudel baten antzekoa gertatu zitzaion. Jose Luisek esan zion: —Aita, hemen gaituzu semealaba guztiak ere, zure ondoan —. Baina Isidrok ez zuen ulertu nahi: —Bederatziok batera ez duzue berak adina balio—. Tristezia hori kendu nahiz, aitarekin igande arratsaldetan txango txikiak egiten hasi zen, Seat seiscientos hartan. Maiz arreba Consuelorekin eta bere gizon Tomasekin. Hor zehar ibiltzen ziren, mendi inguruan batez ere. Eta itzulitakoan Isidrok maiz errepikatzen zuen: “ Gure mutil hau burutik eginda dago ”, halako bidezidor eta malkarretan gora eta behera ibiltzen baitzituen. Baina lortu zuen aitaren animoa apur bat gozatzea. Erotasun puntua neurrian zuen. Abesbatz sinfoniko eta lirikoa Andra Mari abesbatza ibilbide oparoan abiatua zen. Grabazio ugariak burutu zituen, Musikastek emandako aukerekin ohitu zen Orkestren laguntzaz kantatzen eta, ondorioz, kontzertu sinfoniko- koraletan parte hartzeko eskaintzak ugaldu egin zitzaizkion. Bide sinfonikoaren ondoren lirikaren alorretan ere ausartu zen. Bilboko Operatik deitu zioten “ Les pêcheurs de perles ” operan parte hartzeko, Alfredo Krauss tenore famatuaren ondoan. Emaitzak oso onak izan ziren lehendabiziko saiotik eta eskaintza gehiago etorri ziren: Don Giovanni , Aida, Txanton Piperri , Don Pasquale , Oleskari zaharra , Mendi mendiyan , Lucia de Lammermoor ; zarzuelak ere bai: Black el payaso , El caserío, Doña Francisquita … Abesbatz baten gailurrera iritsia zen. Jose Luisek iada urte batzuk lehenagotik esaten ari zen abesbatzak hartutako mailak bera gainditzen zuela eta zuzendaritza beste inoren eskuetan uztea komeni litzatekeela. Baina Batzordeak entzungor egiten zien bere hitzei. Horrela ba, hirurogeita bost urte bete zituenean, 1993ean, erabaki irmoa
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz