BCCCAP00000000000000000001752
48 Zurrunbiloa Musikasteren antolamenduak aukera eman zion Jose Luisi konpositore garaikide famatuenekin harremanak izateko: Agustin González Azilu, Karmelo Bernaola, Luis de Pablo, Tomas Marco, Anton Larrauri, Maria Luisa Ozaita, Felix Ibarrondo… Gehienekin adiskidetasuna lortu zuen eta estima handian izan zuten. Kontrako iritzi askoren aurrean, beti defenditu zuelako artista garaikideen lanak ezagutzeko eta zabaltzeko beharra. Musikastek ere musikari askoren biografiak eta katalogoak prestatzera bultzatu zuen: Luis Urteaga, Pablo Sorozabal, Jesús Guridi, José María Usandizaga,… Larogei inguru. Batzuk benetako monografiak izan ziren: Norberto Almandoz, Aita Donostia, Jose Juan Santesteban (argitaratu gabea), Raimundo Sarriegi… Musikologoa ez den arren, musikografoa sentitu izan da, musikaren gaien inguruko idazlea. Euskal artista plastikoekin ere harremanak izan zituen, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Rikardo Ugarte,… beti musikaren inguruko egitasmoetan inplikatu nahiz. Elizbarrutiko Batzorde liturgikoaren kolaboratzaile izan zen. Txistulari Elkarteko kapilaua, aurrekoa, Aita Hilario Olazaranek aukeratua bere ordezko izateko hil aurretik. Elkarte honen kolaboratzaile hamaika artikulu argitaratuz Txistulari aldizkarian. Ez horretan bakarrik, ordea. Barruko tirabira askotan bitartekari eta baketzaile. Donostiako Txistu Experimentaleko Taldearen laguntzaile ere izan zen eta honen emankizun ugariren aurretik hitzaldia ematen zuen. Euskal Konpositoreen Elkartearen sorkuntzan laguntzaile, nahiz bera ez den inoiz bazkide izan, ez delako konpositore sentitu. Lagundu zuten berak eta Andra Marik ere Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren sorkuntzan. Hain zuzen ere, lehenengo presidentea Pedro Ibarguren izan baitzen eta bilerak denbora luzez Andra Mariren egoitzan burutu ziren. Eusko Ikaskuntza, diktadura ondorengo urteetan berfundatu zenean, bazkide egin zen eta Musika atalaren presidente izan zen urte hainbatez, gerra aurretiko urteetan, hain zuzen ere, Aita Donostiak izan zuen erantzunkizun berberaz.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz