BCCCAP00000000000000000001752

47 Martínez eta Jon Bagues bertan langile sartu ziren. Jose Luis zuzendari gisan jarri zuten, soldatarik gabe baina 14 . Inoiz egindako lanarengatik ez kobratzea erabaki irmoa izan baita beti bere frantziskotar izpirituan. Bidaia gehienak, hala ere, bakarrik egin zituen. Eta denetarik gertatu zitzaion hauetan. Batzuetan ez zioten ezer ikusten uzten. Besteetan, aldiz, erabat zabaltzen zizkioten ateak. Málagako Katedralaren Artxiboan, dena miatzen utzi zioten. Jose Luisek orduak eta orduak eman zituen han aurkitzen zuenarekin liluratuta. Ixteko ordua iritsi zenean, atezainak zerraila guztiak zarratu zituen eta argia kendu. Orduantxe konturatu zen Jose Luis, gela iluntzean, zenbat ordu zeramatzan leku hartan. Baina ahaleginak eginagatik ez zuen handik ateratzea lortzen noski. Leiho batera atera eta bertatik garraisi eginez, haurtxo batzuen arreta lortu zuen. Haiei mesedez Katedraleko atezainarengana joateko eskatu zien. Eskerrak atezaina hurbil bizi zen eta haur haiek ere, auzokoak zirenez, ezagutzen zuten. Bestela han pasa behar zuen gaua. Toledon autoa goraino bete zuen partitura zaharrez, Sevillan, Segovian, Valladoliden… Katedral gehienen artxiboak arakatu zituen. Madrilgo Arte Ederretako Artxiboa ere bai,… Horrela frogatu ahal izan zuen euskal musikari handiak izan zirela lehengo mendeetan, baina Euskal Herrian Katedral handirik ez zegoenez, kanpora atera behar izaten zutela lanera. Ikerkuntzaren bidean hasia zen ohartu gabe, oinarrizko formakuntza eza sentitzen zuen arren. Hala ere poztasun handiak eman zizkion. Txiriparen magiak erakutsi zion kontutxo bat: historikoki ezagutzen den lehen euskal musikaria, Zangotzako Antsorena izeneko bat zela. 14. Eresbil geroago, 1986ean, Eusko Jaurlaritzak eratutako Patronatuan integratu zen, non Gipuzkoako Diputazioa eta Errenteriako Udala ere partaide diren.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz