BCCCAP00000000000000000001752
46 beharrezkoak dira. Baina ez dira hutsetik etortzen, ez dira sasien gisan hazten, pertsonek egiten dituzte. Pertsona horien ezagupena eta euren emankizunen berri zabaldu behar ditugu, baldin eta kultura mamitua izatera iritsi nahi badugu. Musikasterekin bezala, izena Antontxuk proposatu zuen, hainbat euskaltzalerekin hitz egin ondoren: ERESBIL. Aldarrikapena egin eta berehala ekin nahi izan zion Jose Luisek eginkizun horri. Ez zuen gogoak hoztea nahi. Jose Antonio Arana Martija lagunaren ideia batean oinarrituta – Espainiako Katedraletan Kapera Maisu euskaldun asko izan zirela– eta Zaragozako motorraren lagun berberak oparitutako Seat seiscientos baten bitartez, gelditu ezean ibili zen zortzi urtez. Euskal konpositoreen partituren bilduma handia egin, gehiago ez galtzea nahi zuen. Fraileen Komunitatearekin hitz egin eta baimena eman zioten eliza azpiko gelak, Andra Marik entseguetarako zituenak, horretarako erabil zitzan. Mari Carmen Martínez idazkari bolondresak, Udalak emandako laguntza berezia –doaneko nahi adina fotokopia egitea–, baliatzen lagundu zion. Laster batean toki hura fotokopiez eta partitura zaharrez betetzen hasi zen. Ia entseguak egiteko lekurik gabe geratu zen Andra Mari. Carmen Rodríguez Suso musikologoak lagundu zion bidaia horietako batean edo bestean, baita Jon Bagues musikologia ikasleak ere. Hau Errenteriako gazte bat zen, Jose Luisek ezagutzen zuena Andra Mari n kantari ibilia zelako eta Ereintza Elkartean txistulari ere bai. Orereta Ikastolan irakasle aritu ondoren, artxibo lanetan espezializatu zen eta Arantzazuko Musika Artxibo zaharraren Katalogoa prestatu zuen 13 . Eresbil Artxiboko hastapen haietan, beka bati esker, laguntzaile jarri ahal izan zen. Jose Luis berehala konturatu zen Jonek zituen doaiez eta, beka amaitu zenean, Diputaziora jo zuen, Imanol Olaizolarengana, horrelako aukera gal ez zedin. Olaizolak Artxiboari Patronatu egitura ematea proposatu zuen. Horrela egin zen eta Mari Carmen 13. Catálogo del antiguo archivo musical del Santuario de Aranzazu. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa. Donostia. 1979.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz