BCCCAP00000000000000000001752

45 kontratatu zuten. Herriko jaietan, Madalenetan , uztailaren 23an, eman zuten kontzertua kaputxinoen elizan. Batetik abesbatza a capella atal batean, beste batean Orkestra bakarka eta amaitzeko elkarrekin, Mozarten Requiemaren atal solte batzuk, Gabriel Fauré-ren In Paradisum , Richard Wagner-en Lohengrineko Eztai Martxa eta beste hainbat. Arrakastatsu eta pozgarria izan zen emanaldia, koruari haize berria ekarri eta bide berriak urratzeko gogoa suspertu ziolako. Donostiako Orkestrarentzat, ordea, egoera tamalgarrian urte haietan, azken kontzertua izan zen hura. Hain pozik geratu ziren kantariak non halako eskaera agertu zuten: “ Urtero errepikatu beharko genuke horrelako kontzertua ”. Jose Luisek eman zuen ideia: “ Zergatik ez aste osoa antolatu, euskal musika eta musikarien aldarria egiteko? Gure herriak musika alorrean eman eta ematen duena ezagutarazi ”. Horrelako burutapenak askatzen zituen guztietan bezala, hasieran Batzordeko lagunak txundituta eta kokilduta geratu ziren. Baina berehala lortu zuen denek bereganatzea asmoa. Antontxu Sainz Etxebarriak, pertsona eta langile zintzoak proposatu zuen izena: musikaren astea izango bada, Musikaste . Eta horrela geratu zen. Hortik aurrera, motorra ez zen gelditu. Antolamendu berritzaileen sorrera eten gabea izan zen. 1973ean, lehenengo Musikaste burutu zen. Arrakasta itzela izan zuen eta taldeko guztiek hurrengo urtean errepikatzea nahi zuten. Jose Luisek ere ondo ikusi eta, ondorioz, 1974an Idearioa idatzi zuen, aste horren jardunbiderako oinarri intelektual nagusiak. Benetako lege harriak. Asmoa aurrera ongi eramateko behar bat aldarrikatu zuen berehala: “ Euskal Musikarien Artxiboa sortu behar dugu”. Euskal konpositoreen artxiboa: ikerkuntza Musikasteren idearioak 12 erakusten duen kezka nagusiaren iturburua hauxe da: herri baten bizitzan artea, musika, 12. Jose Luisek idatzi zuen ideario hau Musikasteren bigarren ediziorako. Bertan egun ERESBIL denaren asmoa agertzen da, besteak beste. Egun interneten ere aurki daiteke: http://www.musikaste.com/ideario.asp

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz