BCCCAP00000000000000000001752

44 Ikastolari, bertako ikasleekin abesbatza sortzeko. Berrehun ahots baino gehiago probatu zituen eta ehun inguru aukeratu. Hasieratik ederki funtzionatu zuen eta 1976ean, Oinarri gazte abesbatza fundatu zuen haur haiek gazte bihurtutakoan abesbatzen giroan jarraipena izan zezaten. Tartean, 1972an, emakumez osatutako lehenengo zortzikotea ere, Alai izenekoa, eratu zuen. Harrobi bilaketa hori ez zuen kantarien arloan bakarrik bideratu, zuzendarien beharra ere nabaritu zuen eta Abesbatzen Federazioak antolatzen zituen Zuzendaritza Ikastaroetara berehala hasi zen partaideak bidaltzen. Zuzendari on bat baino gehiago atera da hortik. Jose Luisek abesbatz hauek sortu, tinkotu eta azkar batean beste zuzendarien eskuetan utzi zituen. Begi zorrotzez aukeratzen zuen bere ondorengoa gero, ohi zuenez, esan ahal izateko: “ Esku onetan uzten dut ”. Maila handia lortu dute horren ondorioz. Mari Carmen Martínezek gogoan du Andra Mari eta Oinarri abesbatzak 1979an Torreviejako lehiaketaren XXV urteurrenean gonbidatuta joan zirenean, gaztetxoak kantari ari zirela, jarlekuetan beren atzean zeuden espainiar emakume batzuei entzundakoa: “ ¡Cómo cantan estos chavales! Si no fuese por la ETA… ”. Harrobi honetatik maila altuko kantariak sortu dira, batzuk munduan barrena profesional gisan dabiltzanak: Joxan Matxain, Jon Etxabe, Itziar Martínez, Maite Arruabarrena, Izaskun Arruabarrena… Musikaren astea 1971ean Enrique García Asensio zuzendariak Errenterian ahaide batzuk zituela jakin zuen. Herrian oso ezaguna den Calzados Etxeberria dendako nagusiak ziren eta harremana lotzeko eskaini zitzaizkion Jose Luisi. Ausardiaz, kontzertu sinfoniko- koral bat eratzea proposatu zioten. Ordurako zuzendari famatua zenak abesbatza probatu zuen ikustaldi batean eta ontzat eman zuen. Orkestra behar zen eta Donostiako Orkestra Sinfonikoa

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz