BCCCAP00000000000000000001752

43 Lehenengo Jaunartzearen aurreko egunetan burutik behera erori zitzaion teilatua margotzeko erabiltzen ari ziren pintura gorri potea. Ama guztiz kezkatuta semeak horrelako zeremonian kaskagorri agertu behar ote zuen. Edo etxetxora iritsi eta ez berogailurik ez urik izan, hoderia osoa izoztuta zegoelako. Jose Luisen jarrera beti lasaia izaten zen eta irribarretsua: “ Konponduko da, konponduko dugu ”. Eta horrela gertatzen zen. Neska txiki batek, beste guztiek familia han zutela ikusirik, errepikatzen zion: “ Zuk ez duzu emazterik, ez duzu emazterik ” . Baina han berarekin ibilitako gazteek aitortzen dutenez, esku ona du adin guztietako pertsonekin. Badira haurrekin ondo moldatzen direnak, edo gazteekin, edo bereziki heldu edo nagusien tratuan abilezia ona dutenak. Jose Luis, ordea, adin guztiekin egokitu da. Hots egoki baten bilaketa: Juanito Eraso Horrekin batera, alderdi teknikoa ere landu nahi zuen. Iruñan kantu maisu izandako Juanito Eraso etorri zitzaion burura. Gizon berezia, harremanetarako ez zen erraza, oso sutsua baitzen bere iritziak azaltzen. Baina kantu heziketarako oso egoki iruditu zitzaion, kriterio garbi eta zorrotzak zituelako. Ez zuen uniformitatearen bilaketan ahotsen ederra galtzea nahi, ez zituen ahotsak distirarik gabe utzi nahi. Jose Luisek deitu zion eta argiro azaldu zion bere egoera: —Gutxi ordaindu ahal izango dizugu. —Gutxi pagatuta ere, ordainduko didazuen bakarrak izango zarete. Juanito Erasoren lana eraginkorra izan zen. Bere estiloa finkatu zuen Andra Mariren kantakeran, sonoritate ona bilatuz. Jose Luisek hark agindutako arnasketa eta emisio ariketak egiten zituen abesbatzarekin, beren hots propioa lortu zuten arte. Harrobiaren bila Kezka zen Jose Luisentzat jarraipena ziurtatzea, gazteei ere kantuaren ateak zabaltzea. 1967an bere burua eskaini zion Orereta

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz