BCCCAP00000000000000000001752

42 Urbasa berriro Errenteriako komunitatean zegoen Kaietano Ezeizak irakatsi zion mendian fundamentuz ibiltzen. Mendizale handia zen eta moduak eta manera guztiak erakusteaz gainera, mendiarekiko grina honek areagotu zion. Asteazkenero mendira joaten hasi ziren, baina Kaietanok Errenteriatik alde egindakoan bakarrik geratu zen mendirako eta horrela ibili zen hogei urtez. Asteazkenak bere off egunak bihurtu ziren. Geroago piskana lagun koadrilla biltzen hasi zen eta taldetxoa osatu zuen. Hasieran Euskal Herriko mendi guztiak korritu zituzten, halako urte sasoi batzuetan ohitura zehatzak izan arren. Asteazken Santuan, esaterako, Pagoetako Bide gurutzea egiten zuten urtero. Eta urteko azken asteazkenean Larrun mendira igotzen ziren Bera aldetik hasieran eta Lizuniagatik geroago, euren IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) zela zioten, mendira joaten jarraitu ahal zuten edo ez ikusteko. Ikusi zutenean hori igotzea neketsu gertatzen zitzaiela, aldatu eta orain asteazkenero Urbasara joaten dira, lautadan ibiltzera, belaunek ez baitute barkatzen urteen zama. Horrekin batera, Urbasaren beste alderdi bat hasi zen lantzen, abesbatzako hainbat familiarekin. 1968an, Gaztedi taldeko partaideekin itzuli zen Urbasara, Iruñan antolatutako kanpaldiak gogoan. Bestelako urteak ziren eta ez zen horren ongi izan. 1970an, Ibarguren familia zabalarekin eta beste hainbat partaiderekin bertako etxetxoan asteburua pasatzera joateko baimena eskatu zien kaputxinoei bere urteak ospatzeko, maiatzaren 2an. Ederki bizi zituzten egun haiek eta aurrerantzean bi asteko egonaldiak egiteko ere urtero eskatu izan dute etxea. Han denetarik gertatu zaie, baina batez ere pertsonen eta familien arteko harreman ezinhobea lortzeko bidea izan da. Pedro Ibargurenen ustez, han familia bakoitzak bere gobernu egin izana da arrakastaren alderdi garrantzitsuena. Denak batera ibiltzen dira, baina familia bakoitzak bere janariak prestatzen ditu eta bere mahaia izaten du oturuntzak egiteko. Jose Luis txandakatu egiten da mahaitik mahaira. Beti iruditzen zaio janaria ona dela eta ahobizarrik batere gabe jaten du. Hango lagunek gogorazten dute arazoen aurrean beti izan duen joera positiboa. Pello, Pedro eta Mari Carmenen semeari,

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz