BCCCAP00000000000000000001752

41 parte hartzen zuen, batez ere ekarpen musikalak egiten. Bertan presidente lider baten beharra ere sentitu zuen eta Batzordean proposatu: “ Kantari ez den pertsona, euskalduna eta jestio arloan eskarmentuduna ”. Bila ari ziren, baina egokirik aurkitu ez. Mari Carmen Martínezi bere senarrarengatik 11 galdetu zion Jose Luisek: —Eta Pedrori proposatuko bagenio? –Horrelaxe egin zuten, baina honek ez zuen erantzun. Hurrengo urtean, 1968an, Torreviejako Certamen Internacional de Habaneras- era jo zuten. Pedro Ibarguren ere beraiekin batera abiatu zen autobusean. Torreviejan ekitaldi batean, inork galdetu zion Jose Luisi: —Zuen presidentea? —Hauxe –ondoan zuen Pedro Ibarguren seinalatuz. Pedrok kontrakorik egin ez zuenez, horixe izan omen zen onarpena. Ez zuen abiada txarra izan, bertan Urrezko Domina irabazi zutelako. Bere lanari eta jestioan martxan jarri zuen talde trinkoari esker, hurrengo eginkizunetarako bidea erraztu zen. Eta bestelako sari eta errekonozimendu asko bildu zituzten handik aurrera. Ikusi zuen Torrevieja bezalako ateraldi eta txangoak oso egokiak zirela abesbatz barneko giroa sendotzeko eta urtero bidaiak antolatzen hasi ziren: 1969an Torreviejakoa errepikatu zuten, eta geroago Italiako Arezzo, Kataluniako Gavá, Suitza, Galizia, Austria, Belgika, Tenerife, Madrid, Sevilla, Cádiz, Portugal, Hungaria, Argentina… Izan zituen bere atsekabeak ere Jose Luisek. Batzuentzat ez zuen behar adina kategoriarik abesbatza zuzentzeko eta zioten abesbatzak tonua jaisten zuela sarri bere eskasiarengatik. Baina Jose Luisek uste sendoa zuen: “ Ilusiorik gabe ateratzen bazarete kantatzera, tonua jaitsiko dugu ziur ”. Musikan emozioa oinarrizkoa dela uste izan baitu beti. 11. Ordurako Pedro Ibargurenek, jestioarekin loturiko bere jarduera profesionalaz gainera, bazuen tankera honetako eginkizunetan eskarmentua: Orereta Ikastolako Zuzendaritza Batzordean zegoen eta aurretik Urdaburu Mendizale Elkartekoan ere bai.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz