BCCCAP00000000000000000001752

40 ezagunetako batzuk ari zirelako. Horrek tentsio une batzuk sortu zituen, azkar batean gainditu zirenak, zuzendariaren eta abesbatzaren portaera ikustean. Alkate guztiekin, alderdi bateko edo bestekoak izan, harreman ona izan dute. Beti leialtasunez eta Errenteriaren hobe beharrez aritu direlako. Andra Mariren partaideak herri ekimen askotan (Iñauteriak, Santa Agedaren koplak, Santa Zeziliaren inguruko kontzertuak…) antolatzaile, laguntzaile edo eusle izan dira, bertako beste elkarteekin ere harreman ezinhobeak izan dituztelarik. Jose Luisek lortu zuen abesbatza bera ere kantarien arteko desberdintasun politikoak gainditzeko gune bihurtzea. Programa berritzaileak eta antolaketa buru baten beharra Hasiera haietan entsegu gutxi egiten zituzten. Astean bitan ordu bakarrez. Denbora ongi baliatu behar zuten eta hitzetan denbora gutxi galtzen zuten. Baina amaierarako, Jose Luisek irakurketa laburrak eramaten zituen, obren inguruko bitxikeriak, musikarien anekdotak, eta abar, partaideak musikaren interesan murgiltzeko eta euren arteko harremanak sendotzeko. Piskana pertsona gehiago hurbildu ziren entseguetara. Karnaba zortzikote ia osoa eta Gaztedi taldeko batzuk ere koruan sartu ziren. Abesbatza kontzertu ugariak eskaintzen hasi zen, deiak ere ugariak zituelako. Neurri handi batean Jose Luisen trebetasun bati esker: programa berritzaileak egitea. Horretan gogo eta lan handia jartzen zuen, musika eskaintzeko era erakargarri bihurtzea zuen helburu. Publikoak igartzen zuen eta eskertzen, kontzertuetan arrakasta ederrak lortzen baizituzten. Beste abesbatzek hainbestetan eskaintzen zuten errepertorio folklorikoa ez zuten ia kantatzen. Batzuk horren mina zuten eta horrelakoak ere kantatu nahi zituztela aldarrikatu. Jose Luis prest agertu zen baldintza batez: asteko hirugarren entsegua jarri beharko zen. Eta horrela egin. Jarduera trinkotze horrekin batera, alderdi antolatzaileak kontuan hartzeko moduko tamaina hartu zuen. Zuzendaritza Batzordea aukeratuta, Jose Luisek bertan beste edonoren mailan

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz